Sarrerak Sopela

Ludotekako txangoa Kaiku Baserrira / Excursión de la Ludoteka a Kaiku Baserria

2026/01/31

comment
KONTAKTUA / CONTACTO

Telf.: 94 656 94 82
E-mail: ludoteka@sopela.eus

Informazioa / Información


Urtarrilaren 31ean Kaiku baserrira joango gara. Informazio gehiago hurrengo estekan:

https://kaikubaserria.eus/eu/bisita/

Eguna: 2026ko urtarrilaren 31a, larunbata

Ordutegia: 9:45-15:45

Adina: 4 urtetik 10 urtera (2015-2021 urte bitartean jaiotakoak)

Tokia: Kaiku Baserria, Oiardo (Araba)

Plaza kopurua: 50

IZEN-EMATEAK

Epea: urtarrilaren 12tik 17ra

Tokia: https://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa edo Sopelako Ludotekan (Kurtzio Kultur Etxean) Ludotekako ordutegian:

Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00

Larunbata: 10:00-14:00

PLAZEN KONFIRMAZIOA, ZOZKETA ETA FIDANTZAK

Urtarrilaren 19an konfirmatuko dira plazak. Baina, izen-emate kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, zozketa egingo da urtarrilaren 20an 17:30etan Ludotekan. Kasu horretan, arratsalde horretan zehar esleituko dira behin betiko plazak.

Plazen esleipenean erabiltzaile finkoek lehentasuna izango dute; ondoren, behin-behineko erabiltzaileen artean, Sopelan erroldatuek eta, azkenik, ez-erroldatuek.

Fidantza 5 eurokoa izango da, eskudirutan eta bidezko diru-kopuruarekin ordaindu beharko da Ludotekako ordutegian urtarrilaren 20tik 24ra.

ORDAINKETAK

Behin-behineko erabiltzaileentzat bakarrik: Plaza esleitzekotan, behin-behineko erabiltzaileek 2 euro ordaindu beharko dituzte Kurtzio Kultur Etxeko hallean banku-txartelaren bidez edo https://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa webgunean, urtarrilaren 20tik 24ra.

OHARRAK

  • Fidantza ordaintzen ez bada, txangora etortzeko eskubidea galduko da.
  • Eskariak eskaintza gaindituz gero, zozketa egingo da, jakinda erabiltzaile finkoek lehentasuna dutela.
  • Itxaron-zerrenda bat izango dugu, erabiltzaileren batek fidantza ordainduko ez balu edo bajaren bat balego.

El 31 de enero iremos  a la granja de Kaiku. Mas información en el siguiente enlace:

https://kaikubaserria.eus/la-visita/

Día: sábado 31 de enero de 2026

Horario: 9:45-15:45

Edad: de 4 a 10 años (nacidos/as entre los años 2015-2021)

Lugar: Kaiku Baserria, Oiardo (Álava)

Número de plazas: 50

INSCRIPCIONES

Plazo: del 12 al 17 de enero

Lugar: https://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa o en la Ludoteka de Sopela (en Kurtzio Kultur Etxea) en el horario de la Ludoteka:

De lunes a viernes: 17:00 – 20:00

Sábados: 10:00-14:00

CONFIRMACIÓN DE PLAZAS, SORTEO Y FIANZAS

Las plazas se confirmarán el 19 de enero. Pero en el caso de que las inscripciones superen el número de plazas se realizará un sorteo el 20 de enero a las 17:30 en la Ludoteka. En ese caso, durante esa tarde se adjudicarán las plazas definitivas.

En la adjudicación de las plazas tendrán preferencia los/as usuarios/as fijos/as; después, entre los/as usuarios/as eventuales, los/as empadronados/as en Sopela y, por último, los/as no empadronados/as.

La fianza será de 5 euros. Se tendrá que entregar la cantidad justa en metálico en la Ludoteka en el horario de esta del 20 al 24 de enero.

PAGOS

Solo para los/as usuarios/as eventuales: En caso de adjudicación de plaza los/as usuarios/as eventuales tendrán que pagar 2 euros con tarjeta bancaria en el hall de Kurtzio Kultur Etxea o en la web https://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa del 20 al 24 de enero.

NOTAS

  • Si no se paga la fianza se perderá el derecho a asistir a la excursión.
  • En caso de que la demanda supere la oferta, se realizará un sorteo teniendo los/as usuarios/as fijos/as la preferencia.
  • Habrá una lista de espera por si alguien no pagase la fianza o por si hubiese alguna baja.